MENDEKUAREN HAZIA

Liburu honekin, bosgarrengoz, Asiain inspektorea protagonista egin du Alberto Ladron Aranak. Berriako elkarrizketa batean idazleak nabarmendu duenez, "agur ez" baina "gero arte" esan dio pertsonaia horri eleberri honekin. Mendekuaren hazia 2021ean Alberto Ladron Arana idazleak argitaratutako misteriozko liburua da. Oraingoan ere, misteriozko eleberrien maisuak Leire Asiain Foruzaingoko inspektorearen kasu berri bat eskaini digu. Andoni Isok,... Continue Reading →

ETXEAK ETA HILOBIAK

Irakaslearen eta zenbait ezaguneren  gomendioaren ostean liburu hau irakurtzeko erabakia hartu nuen hiruhilabete honetan. Etxeak eta hilobiak Jose Irazu Garmendiak, Bernardo Atxagaren izenpean  beste liburu ezagun mordo bat bezala,  idatzitako liburua da. Idazle asteasuarrak 2019an kaleratu zuen nobela Pamiela argitaletxearen bidez. Liburua sei istoriotan banatzen da eta hasiera batean beraien artean loturarik ez izan arren,... Continue Reading →

Magali ez dago bakarrik

Liburu hau ezagun batek gomendatu zidalako eta ingurukoei liburuaz galdetzerakoan oso ondo zegoela esaten zidatelako irakurri dut. Idazlea  Oregoneko John Andueza da eta oraingo honetan, eleberri narratiba bat idatzi du. Istorioa, gizarte honetan, egunerokoan emakumeok jasan behar ditugun sexu-erasoetan dago oinarrituta. Protagonista nagusiak bikiak dira: Magali eta Nekane. Txikitatik bereiztezinak ziren, leku guztietara elkarrekin joaten... Continue Reading →

ZORION PERKEKTUA

Anjel Lertxundi idazleak 2002an argitaratutako nobela da Zorion Perfektua.  Lertxundi 1948an jaio zen Orion, Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian, eta irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez. 1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua, eta harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu... Continue Reading →

EZEKIEL NORA EZEAN

Liburu hau nire osaba batek eman zidan opari bezala eta etxean ez nekielako zer egin irakurri dut. Idazlea Jasone Osoro (1971n jaioa) da, Elgoibarkoa, eta gure eskolara ere etorri zen gauza interesgarri batzuk erakustera. Gaia Ezekiel izeneko nerabezarako mutil baten istorioa da. Lau pertsonez osatutako agunarte bat du, baita neska lagun bat ere.  Zoriontsu bizi... Continue Reading →

NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

Antxiñe Mendizabal idazlearen “Nire amak ez dauka erremediorik” eleberria irakurri ondoren, antzeko beste liburua bazuela jakin nuen eta eskuratzera animatu nintzen. Lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, gogoz ekin nion ”Nire alabak ez dauka erremediorik “ liburuaren irakurketari. Egilea, Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga 1968) euskal idazlea eta kazetaria da. Gai ezberdinen inguruan liburuak argitaratu arren, batez... Continue Reading →

NUR ETA ALTXORRAREN KUTXA

Liburu hau etxean nuen eta irakurritakoan entretenigarria iruditu zaidanez, erreseina hau egitea erabaki dut. “NUR eta altxorraren kutxa”, “NUR” bildumako beste liburuak bezalaxe, Toti Martínez de Lezeak (Gasteiz, 1949) idatzi du . Nur, bizitza errealean bere iloba da eta honen abenturetan inspiratuta idazten ditu bilduma honetako istorioak. Nur eta bere hiru lagun ( Unai, gazteena;... Continue Reading →

ANTSO NAGUSIA, BASKOIEN ERREGE HANDIA

Irakasleek Irakurlearen Kabiari buruzko azalpenak eman zizkigutenean, ideia ona iruditu zitzaidan libururen bat irakurtzea eta hari buruzko erreseina egitea. Liburu hau irudiengatik erakargarria egin zitzaidan, beraz, irakurtzea erabaki nuen, gainera, ez da luzea. Liburua narratiba da. Liburu honen idazlea Toti Martinez de Lezea da, 1949an Gasteizen jaioa. Idazle izateaz gain, haurrentzako bideo eta telebista saioen... Continue Reading →

AMAIA. EUSKALDUNAK VIII. MENDEAN

Niri betidanik Historia kontuak asko gustatu zaizkit eta hurbileko historia bada oraindik erakargarriagoa egiten zait. Irakasleak  Irakurlearen Kabiari buruz hitz egin zigunean, komiki hau aukeratu nuen, horrela niri gustatzen zaidan gai bati buruz irakurtzeko aukera nuen, gainera, komikia izanik, irakurtzea errazagoa iruditu zitzaidan. Liburuaren azala ere erakargarria egin zitzaidan. Beraz, arrazoi horiengatik Amaia. Euskaldunak VIII.... Continue Reading →

EZEKIEL

1.ERRESEINA Liburu  hau aukeratu  nuen irakurtzeko,  ni baino lehen nire  anaiak irakurri zuelako eta esan zidalako, irakurrerreza eta entretenigarria  zela. “EZEKIEL”  Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak  idatzitako liburua da. Liburu honetako  protagonista Ezekiel izeneko mutila da.  Ezekielek hamalau urte ditu eta etxean emakumez  inguratuta hazten ari da, aitak etxetik alde egin  zuelako bera txikia zenean.... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑