NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

Antxiñe Mendizabal idazlearen “Nire amak ez dauka erremediorik” eleberria irakurri ondoren, antzeko beste liburua bazuela jakin nuen eta eskuratzera animatu nintzen. Lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, gogoz ekin nion ”Nire alabak ez dauka erremediorik “ liburuaren irakurketari. Egilea, Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga 1968) euskal idazlea eta kazetaria da. Gai ezberdinen inguruan liburuak argitaratu arren, batez ere, haur eta gazte literatura generoa landu du.

Liburu honen protagonista Irati da, hamalau urteko nerabea. Eleberri honetan bere ama Amaiak kontatzen ditu alabak bizitzen dituen pasadizo guztiak. Azken finean, gaia nerabezaroa da. Iratiren hormonek eragiten dituzten egoera ezberdinak agerian geratzen dira: burumakur dagoenekoa, petralduta, beti eztanda egiteko puntuan baina handik gutxira atsegin eta umore onekoa… Aita eta ama desesperaturik ditu Iratik, baina, alabaren nerabezaroari aurre egitea besterik ez dute.

Eleberri hau asko gustatu, Iratik dituen jokaera asko oso barregarriak direlako eta kasu batzuetan berarekin identifikatuta sentitu naizelako. Gainera liburua irakur erraza izan da eta ilustrazioak barregarriak dira.

Zalantzarik gabe irakurtzea gomendatzen dut, esan bezala, entretenigarria eta erraza delako. Batez ere 12 urtetik aurrerako gazteei gomendatuko nieke.

Leire Badiola

DBH 1D

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: