EZEKIEL

Liburu  hau aukeratu  nuen irakurtzeko,  ni baino lehen nire  anaiak irakurri zuelako  eta esan zidalako , irakurrerreza eta entretenigarria  zela.

“EZEKIEL”  Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak  idatzitako liburua da. Liburu honetako  protagonista Ezekiel izeneko mutila da.  Ezekielek hamalau urte ditu eta etxean emakumez  inguratuta hazten ari da, aitak etxetik alde egin  zuelako bera txikia zenean. Koadrila lau lagunek osatzen  dute: Leonek, Olak, Etxek eta Ezekielek. Etxean ohiko gorabeherak bizi ditu baina lagunen artean nesken inguruko buruhauste ugari dauzkate. Besteak beste, inork ez dio oraindik musurik eman neska bati eta lehia moduko bat dute ea nor izango den hori lortuko duen lehena.  Horretarako nesken zerrenda osatu dute eta elkarri apustu egiten diote …

Nork irabaziko du?

Goaz Eizmendi – DBH 1D

2. ERRESEINA

Opari bezala iritsi zitzaidan liburu hau. Azaleko marrazkiarengatik hasi nintzen irakurtzen. Idazlea Jasone Osoro da eta protagonista Ezekiel, ezizen bezala “Ros” duena. Istorio honek mutilek zer egiten duten ligatzeko azaltzen digu eta horrelakoetan sortzen diren liskarrak ere kontatzen  dira. Liburu entretenigarria  iruditu zait eta 12 urtetik gorakoentzat proposatuko nuke

Ezkieli “Ros” deitzen diote, bere arreba Mariari txikiak geratzen zaizkion  arrosa koloreko  galtzerdi, bizikleta, motxila… erabiltzen dituelako. Koadrila horretan  oraindik inork ez dio neska bati musurik eman eta elkarren artean  apustua egiten dute. Liburuan zehar bakoitzak horretarako erabiliko dituen trikimailuak ezagutuko ditugu: motorra, eskolako lanak, izaera, edertasuna… Apustua irabaziko al du Ezekielek? Neskaren bat ligatuko al du?

Oier Orbegozo  DBH 1D

Liburuaren izenburua Ezekiel
Idazlea: Jasone Osoro Argitaletxea:  Elkar
Generoa: Eleberria
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: