NUR ETA ALTXORRAREN KUTXA

Liburu hau etxean nuen eta irakurritakoan entretenigarria iruditu zaidanez, erreseina hau egitea erabaki dut.

“NUR eta altxorraren kutxa”, “NUR” bildumako beste liburuak bezalaxe, Toti Martínez de Lezeak (Gasteiz, 1949) idatzi du . Nur, bizitza errealean bere iloba da eta honen abenturetan inspiratuta idazten ditu bilduma honetako istorioak.

Nur eta bere hiru lagun ( Unai, gazteena; Iker, zaharrena eta handiustekoa; eta Sandra, jatorra) surfean ibiltzen dira igandero, baina egun batean olaturik ez zegoenez, irakasleak paddle-surf-a egitea erabaki zuen. Urrutira ikusten zuten leku batean atseden hartzea erabaki zuten baina horretarako aukera gutxi eduki zuten; izan ere, egun horretatik aurrera abentura asko bizi izan zituzten. Irakasleak errieta egin arren ez dute amore emango hondartzaren punta horretan ezkutatzen den misterioa argitu arte.

Benetan asko gustatu zaidan liburua izan da. Alde batetik, gaia interesgarria iruditu zait, idazleak liburuan zehar jakin-mina mantentzen dakielako eta beste aldetik, elkarrizketa asko txertatzean, irakurtzeko oso erosoa eta atsegina gertatzen da.

Abenturazaleak diren haurrentzat gomendatzen dut.

“Pertsonaiak, gertaerak ez bezala, ez dira aldatzen”.

Jon Lasa DBH 1D

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: