ANTSO NAGUSIA, BASKOIEN ERREGE HANDIA

Irakasleek Irakurlearen Kabiari buruzko azalpenak eman zizkigutenean, ideia ona iruditu zitzaidan libururen bat irakurtzea eta hari buruzko erreseina egitea. Liburu hau irudiengatik erakargarria egin zitzaidan, beraz, irakurtzea erabaki nuen, gainera, ez da luzea. Liburua narratiba da. Liburu honen idazlea Toti Martinez de Lezea da, 1949an Gasteizen jaioa. Idazle izateaz gain, haurrentzako bideo eta telebista saioen... Continue Reading →

Advertisements

AMAIA. EUSKALDUNAK VIII. MENDEAN

Niri betidanik Historia kontuak asko gustatu zaizkit eta hurbileko historia bada oraindik erakargarriagoa egiten zait. Irakasleak  Irakurlearen Kabiari buruz hitz egin zigunean, komiki hau aukeratu nuen, horrela niri gustatzen zaidan gai bati buruz irakurtzeko aukera nuen, gainera, komikia izanik, irakurtzea errazagoa iruditu zitzaidan. Liburuaren azala ere erakargarria egin zitzaidan. Beraz, arrazoi horiengatik Amaia. Euskaldunak VIII.... Continue Reading →

LEONARDO

Nire ondoan eserita zihoan neska bat belarriaren kontra jarrita zuen aparatuarekin solasean ikusi nuen atzo. Aro berri baten partaidea izatea egokitu zaigula  diote, informazio garaia izenekoa. Horrela gertatuko zitzaion Leonardori. Garai hartako gizarte-aldaketen prozesuan tokatu eta dudarik gabe bera partaide izatea. Erdi Aroko garai ilun haiek historiako garairik argienetakoari utziko zioten lekua: Errenazimentuari, hain zuzen.... Continue Reading →

NOLA HELDU NAIZ NI HONAINO

Irratian entzun nuen elkarrizketa baten aurkeztu zuten Kattalin Minerren lehen eleberri hau, idazle gazteentzako Igartza sariari esker argitaratua, eta deigarria egin zitzaidan bere burua kazetari eta militante feminista gisa deskribatzen zuen emakumearen gogoeta. Emakume gazte baten bizitza ardatz hartuta, egunerokotasunari aurre egiteko grinaz ari da istorioa, oso era intimistan eta pertsonalean istorio bitxi baten berri... Continue Reading →

JENIS JOPLIN

Liburu hau irakurri dut, 111 Akademiak  urteko liburu kuttunena aukeratzeko antolatzen duen sariketa irabazi duelako. Nagore Vargasen istorioa kontatzen du Jenisjoplin-ek; bera da eleberriko protagonista eta kontalaria. Haurtzaro gogorra bizi izan duen pertsona da, izaera borrokalaria eta sendoa  duen emakumea. Uxue Alberdiren hitzetan, “errebelde bat, Espainiako migratzaileen ondorengoa, tabernarien alaba, eta kale giroa gertutik bizi... Continue Reading →

GEZURREN BASOA

  Liburu hau Elkar on line-ko denda begiratzen ari nintzela topatu nuen. Nobela beltza eta misterioa gustatzen zaidanez, eta Alberto Ladron Arana horretan trebea dela iruditzen zaidanez, erostea erabaki nuen. Erosi eta estreineko orrialdetik kateatuta sentitzea dena bat izan zen. Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa... Continue Reading →

IZAR MALKOAK

3. eta 4.DBHko ikasleentzako liburu gomendagarrien zerrenda baten aurkitu nuelako irakurri dut, Gorosabelgo liburutegian daukagu eskuragarri. Fernando Morillo da idazlea eta gazte literaturan koka dezakegu. Gai nagusia maitasuna da, bestelako gaiak ere agertzen diren arren: sexua, nerabezaroa, hacker edo teknofrikien unibertsoa. Protagonistaren bizitzak, 17-18 urteko gaztea, erabateko iraulia izan zuen diskoteka hartan Maider ezagutu zuenetik.... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑