NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

Antxiñe Mendizabal idazlearen “Nire amak ez dauka erremediorik” eleberria irakurri ondoren, antzeko beste liburua bazuela jakin nuen eta eskuratzera animatu nintzen. Lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, gogoz ekin nion ”Nire alabak ez dauka erremediorik “ liburuaren irakurketari. Egilea, Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga 1968) euskal idazlea eta kazetaria da. Gai ezberdinen inguruan liburuak argitaratu arren, batez... Continue Reading →

Advertisements

NUR ETA ALTXORRAREN KUTXA

Liburu hau etxean nuen eta irakurritakoan entretenigarria iruditu zaidanez, erreseina hau egitea erabaki dut. “NUR eta altxorraren kutxa”, “NUR” bildumako beste liburuak bezalaxe, Toti Martínez de Lezeak (Gasteiz, 1949) idatzi du . Nur, bizitza errealean bere iloba da eta honen abenturetan inspiratuta idazten ditu bilduma honetako istorioak. Nur eta bere hiru lagun ( Unai, gazteena;... Continue Reading →

ANTSO NAGUSIA, BASKOIEN ERREGE HANDIA

Irakasleek Irakurlearen Kabiari buruzko azalpenak eman zizkigutenean, ideia ona iruditu zitzaidan libururen bat irakurtzea eta hari buruzko erreseina egitea. Liburu hau irudiengatik erakargarria egin zitzaidan, beraz, irakurtzea erabaki nuen, gainera, ez da luzea. Liburua narratiba da. Liburu honen idazlea Toti Martinez de Lezea da, 1949an Gasteizen jaioa. Idazle izateaz gain, haurrentzako bideo eta telebista saioen... Continue Reading →

AMAIA. EUSKALDUNAK VIII. MENDEAN

Niri betidanik Historia kontuak asko gustatu zaizkit eta hurbileko historia bada oraindik erakargarriagoa egiten zait. Irakasleak  Irakurlearen Kabiari buruz hitz egin zigunean, komiki hau aukeratu nuen, horrela niri gustatzen zaidan gai bati buruz irakurtzeko aukera nuen, gainera, komikia izanik, irakurtzea errazagoa iruditu zitzaidan. Liburuaren azala ere erakargarria egin zitzaidan. Beraz, arrazoi horiengatik Amaia. Euskaldunak VIII.... Continue Reading →

EZEKIEL

Liburu  hau aukeratu  nuen irakurtzeko,  ni baino lehen nire  anaiak irakurri zuelako  eta esan zidalako , irakurrerreza eta entretenigarria  zela. “EZEKIEL”  Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak  idatzitako liburua da. Liburu honetako  protagonista Ezekiel izeneko mutila da.  Ezekielek hamalau urte ditu eta etxean emakumez  inguratuta hazten ari da, aitak etxetik alde egin  zuelako bera txikia zenean.... Continue Reading →

GARTXOT

Liburua betidanik iruditu zait erakargarria, hasi izan naiz irakurtzen behin baino gehiagotan baina ez nuenez asko ulertzen aurreragorako uzten nuen. Horregatik aukera polita iruditu zait Irakurlearen Kabirako erreseina bat egiteko irakurtzea. Euskal kulturari buruzkoa denez, gertukoa egiten zait; hala ere, hiztegia ez denez oso erraza, ez dut orain arte irakurri. Hiztegia nahiz eta ez den... Continue Reading →

GILBORTZIO ETA ARGALTZIO

Liburu hau, lagun batek gomendatuta iritsi zen nire eskuetara eta azaleko marrazkia eta izenburua ikusi bezain laster, ez nuen zalantzarik izan eskuratzeko. Enric Lluche algemesitarrak idatzitako nobelatxoa irakurtzen hastean, irakurterraza zela nabaritu nuen, orriak inoiz baina azkarrago pasatzen nituela eta istorioa erraz ulertzekoa zela. Gilboltzio eta Argaltzio bi errege berezi dira, Gilboltziok izugarrizko “upela” du... Continue Reading →

KONKORDUNA ETA “MILA ETA BAT GAU” LIBURUKO BESTE IPUIN BATZUK

Nik gustuko izaten ditut ipuin ezberdinak kontatzen dituzten liburuak,  horrela istorio eta gai desberdinak irakurtzeko aukera izaten dudalako. Liburu hau ikusi eta atzeko azaleko laburpentxoa irakurri nuenean, misteriozkoa izango zela pentsatu nuen eta  irakurtzen hasteko gogoa sartu zitzaidan. Ingalaterrako Brian Alderson da idazlea eta gehienetan bertsio originaletik egokitutako ipuinak idazten ditu. Liburu honek 10 ipuin... Continue Reading →

ERRUSIKA

Irakurtzea asko gustatzen zait eta irakasleek “Irakurleen Kabiarako”  liburuen erreseinak idazteko gonbidapena egin zigutenean, aukera polita iruditu zitzaidan, irakurtzen ongi pasatzeko eta bide batez, kabia hori osatzeko nire aletxoa jartzeko. Liburutegira joan nintzenean liburua bilatzera, honako hau ikusi nuen eta niretzat egokia zela iruditu zitzaidan. Gainera, azalean arkakuso bat dantzan ikusi daiteke eta niri asko... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑