AMAIA. EUSKALDUNAK VIII. MENDEAN

Niri betidanik Historia kontuak asko gustatu zaizkit eta hurbileko historia bada oraindik erakargarriagoa egiten zait. Irakasleak  Irakurlearen Kabiari buruz hitz egin zigunean, komiki hau aukeratu nuen, horrela niri gustatzen zaidan gai bati buruz irakurtzeko aukera nuen, gainera, komikia izanik, irakurtzea errazagoa iruditu zitzaidan. Liburuaren azala ere erakargarria egin zitzaidan. Beraz, arrazoi horiengatik Amaia. Euskaldunak VIII. mendean komikia aukeratu nuen.

Liburu hau 1879. urtean Navarro Villosladak (Viana, 1818 – 1895) gaztelaniaz idatzitako eleberri historikoaren komiki bertsioa da, Rafael Ramos (Malaga, 1943 – Iruñea, 2000) komikigilearen gidoi eta marrazkiekin. Komiki hau 1981. urtean kaleratu zen lehendabizikoz, baina nik 2013ko berrargitarapena irakurri dut. Bertsio honetan testua berritu da, hau da, euskara zuzendu eta batura egokitu da. Komiki honetaz gain, ilustratzaile honek nafarren euskal nortasuna agertzen dituzten hainbat lan ere egin zituen.

Liburuko gertaerak VIII. mendeko Nafarroan kokatzen dira eta hainbat atal laburretan antolatzen dira. Atal bakoitzak istorio, kondaira, ohitura eta abar kontatzen ditu. Amaia da protagonista nagusia, elezaharreko printzesa, Erranimiro noble bisigodoaren eta Lorea euskaldunaren alaba. Beste pertsonaia asko ere baditu: Asier, Aitor, Petronila, Amagoia, Basurde, Usua, Lartaun, Butroeko Amaia, Gartzia Ximenez, Goñiko Mikel eta Teodosio. Pertsonaia hauek intrigak, pasarte dramatikoak eta eszena sentimentalak bizi dituzte komikian zehar. Kontakizunean euskaldunek atzerritarrei beti egin zieten erresistentziaren ideia ageri da.

Komiki hau nahikoa gustatu zait baina hiztegia ez du oso erraza, horrela, zenbait pasarte berriro irakurri behar izan ditut, ez ditudalako ondo ulertu. Orokorrean, istorio atsegina eta interesgarria iruditu zait.

Nire ustez, komiki hau 13-14 urte bitarteko gaztetxoek irakurtzeko gomendagarria da; adin hori baino gazteagoentzat hiztegia pixka bat zaila dela iruditzen zait. Euskal historia eta kondairak gustatzen bazaizkizu komiki hau irakurtzea gomendatzen dut.

Irati Goyenechea, DBH 2B

Liburuaren izenburua: Amaia. Euskaldunak VIII. mendean
Idazlea: Rafael Ramos Argitaletxea: Denonartean
ITZULPENA baldin bada:
Jatorrizko izenburua: Amaya o los vascos en el siglo VIII
Itzultzailea: Ipar Alkain
Generoa: Komikia
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: